Global-Industrie-2023

Global Industrie azoka

Plazer bat da iragartzea ZERBIMEK Global Industrie 2023 azokan izango dela, Lyonen (Frantzia), martxoaren 7tik 10era. Ekitaldi hau Europako azoka industrial garrantzitsuenetako bat da, eta aukera paregabea da gure mekanizazio-zerbitzuak audientzia global bati erakusteko eta nazioarteko merkatuan dugun presentzia hedatzeko.

Global Industrie azokan parte hartzea posible da Gipuzkoako Merkataritza Ganberaren lankidetzari esker, 6A110 standean gure mekanizazio zerbitzua erakusteko aukera eman baitigu.

Jarraian, Global Industrie-en izango dugun parte-hartzeari eta eskaintzen ditugun zerbitzuei buruzko xehetasun gehiago emango dizkizugu.

Global Industrie azokara goaz, audientzia global baten aurrean erakusteko eta gure presentzia Frantziako merkatuan zabaltzeko, dagoeneko bertan baikaude. Gure ibilbidea, lan-metodoak, gure zerbitzua eta horretarako erabiltzen dugun teknologia ezagutarazteko aukera dela uste dugu.

Gainera, gure lantaldeko kide batzuk ezagutu ahal izango dituzue eta edozein zalantza argitu. Izan ere, gure Export Managerra – Marta Azpiroz Lyonen egongo da, edozein zalantza argitzeko prest.

Hona hemen gure mekanizazio-zerbitzua:

  • Aholkularitza teknikoa: Fase guztietan dago aholkularitza, beharrezkoa bada edo faseren bat optimizatu badaiteke.
  • CNC fresaketa: Azken belaunaldiko makineria dugu doitasun eta kalitate handiko CNC fresaketa lanak egiteko.
  • CNC torneaketa: Azken belaunaldiko makineria dugu doitasun eta kalitate handiko CNC fresaketa lanak egiteko.
  • Tratamenduak: Gainazaleko tratamenduak eta tratamendu termikoak egiten ditugu.
  • Artezketa: kalitate handiko artezketa lanak egiten ditugu piezen doitasuna eta akabera perfektua bermatzeko.
  • Multzoak muntatzea: Multzoak eta azpimultzoak muntatzen ditugu beharrezkoak direnean.

Lyonen itxarongo zaituztegu!

XIII. Azpikontratazio Topaketa Merkataritza Ganberan

Ekainaren 8an, Gipuzkoako Bazkundeak 275 hitzordu baino gehiago hartu zituen Europa eta Gipuzkoako 100 enpresen artean, ZERBIMEK horietako bat izanik.

Industria-azpikontratazioaren Europako topaketa hau azken 13 urteetan ospatu izan da Gipuzkoako Bazkundean, Gipuzkoako enpresei merkatuak dibertsifikatzen laguntzeko.

Ekitaldia bi egunetan banatu da. Lehenengo egunean, ekainaren 8an, 100 enpresa, erosle eta azpikontratista baino gehiago elkartu ziren Gipuzkoako Merkataritza Ganberaren egoitzan, 30 minutu inguruko 275 saio baino gehiago antolatuz. Hurrengo egunean, ekainaren 9an, erosleek lurraldeko 50 enpresa baino gehiago bisitatu zituzten. Bisita hauen helburua Gipuzkoako industria enpresen potentziala eta kalitatea ezagutaraztea da.

Ekitaldian izan diren erosleak eta azpikontratistak Europako herrialdeetatik, Frantziatik, Suitzatik, Herbehereetatik, Alemaniatik, Portugaldik, Finlandiatik, Belgikatik eta Estatutik datoz. Enpresa horiek Automobilgintza, Trenbide, Aeronautika, Energia eta Ekipo-ondasunen Fabrikatzaileen sektoreetan lan egiten dute. Aipatutako sektoreetan CNC mekanizazioa oso garrantzitsua da eta azpikontratazio-prozesu erabakigarri bat.

Beste behin ere, aurrera jarraitzen dugu, dibertsifikazio-prozesuan eta bezero berriak lortzeko prozesuan, bai estatuan, bai nazioartean.

Azpikontratazio topaketaren inguruan informazio gehiago hurrengo estekan.

ZERBIMEK Frantziako merkatuan

Duela ia urte eta erdi hasi ginen nazioartekotze-proiektuarekin. Hilabete askotako lanaren ondoren, baditugu bezero frantses berriak. Horrela, beste merkatu berri batean gure presentzia sendotzen dugu.

Duela egun pare bat nazioartekotze-prozesu honetan gure esperientzia propioa azaltzeko aukera izan genuen. ADEGI – Gipuzkoako Enpresen Elkarteak eta Gipuzkoako Ganberak jardunaldi praktiko bat antolatu zuten, enpresa sortu berriei nazioarteko merkatuetan sartzen laguntzeko.

Informazio gehiago esteka honetan.

Zerbimek Enpresa Estrategian

Zerbimek zehaztasuneko mekanizatuan espezializatua dago eta bere egoitza Arrasaten du. Frantziako merkatuan hazteko aukera ikusi zuen eta 2018an Gipuzkoako Ganberako IBE programara (Oinarri Esportatzailearen Gehitzea) batu zen, kanpoko merkatuari ekiteko bere gaitasunen inguruko diagnosia egite aldera.
Ikus hemen albiste osoa. ITURRIA ENPRESA ESTRATEGIA