Mekanizazio Industrialak
Gure mekanizazio-enpresako makineria parkean CNC mekanizazio-zentro ugari ditugu, bai fresadorak bai tornuak. Gure langileen ezagutza eta 5, 4 eta 3 ardatzeko mekanizazio-zentroen laguntzari esker, gure bezeroek behar dituzten akaberak eta kalitateak lortzen ditugu.
Gure enpresa, besteak beste, bere malgutasunagatik eta aholkularitza teknikoagatik nabarmentzen da; izan ere, bezero bakoitzaren balio-katean integratzeko gai gara eta hainbat premia asetzeko, hala nola lehengaien aholkularitza, multzoen muntaketa, laser-grabatuak edo eraginkortasuna hobetzea CNC mekanizazio-prozesuan, fabrikazio-denbora eta -kostuak murriztuz aholkularitza teknikoaren bidez.
Eskaintzen dugun mekanizazio-zerbitzuari dagokionez, bezero bakoitzak zerbitzu desberdina behar du, proiektu bakoitzaren beharrak desberdinak baitira. Mekanizazio motari dagokionez hauek dire gure espezialitateak:
- Pieza Unitarioak
- Serie Laburrak
- Prototipoak
Era berean, mekanizazio ondorengo prozesuak ere egiten dira, hala nola gainazaleko tratamenduak, tratamendu termikoak, artezketak eta laser grabatuak. Hauek proiektu bakoitzera egokitzen dira.
Azkenik, zerbitzu bat eskaintzen duen mekanizazio-enpresa garen aldetik, lan bakoitzak adostutako entrega-datak eta kalitate-estandarrak betetzen dituela ziurtatzen dugu.