XIII. Azpikontratazio Topaketa Merkataritza Ganberan

Ekainaren 8an, Gipuzkoako Bazkundeak 275 hitzordu baino gehiago hartu zituen Europa eta Gipuzkoako 100 enpresen artean, ZERBIMEK horietako bat izanik.

Industria-azpikontratazioaren Europako topaketa hau azken 13 urteetan ospatu izan da Gipuzkoako Bazkundean, Gipuzkoako enpresei merkatuak dibertsifikatzen laguntzeko.

Ekitaldia bi egunetan banatu da. Lehenengo egunean, ekainaren 8an, 100 enpresa, erosle eta azpikontratista baino gehiago elkartu ziren Gipuzkoako Merkataritza Ganberaren egoitzan, 30 minutu inguruko 275 saio baino gehiago antolatuz. Hurrengo egunean, ekainaren 9an, erosleek lurraldeko 50 enpresa baino gehiago bisitatu zituzten. Bisita hauen helburua Gipuzkoako industria enpresen potentziala eta kalitatea ezagutaraztea da.

Ekitaldian izan diren erosleak eta azpikontratistak Europako herrialdeetatik, Frantziatik, Suitzatik, Herbehereetatik, Alemaniatik, Portugaldik, Finlandiatik, Belgikatik eta Estatutik datoz. Enpresa horiek Automobilgintza, Trenbide, Aeronautika, Energia eta Ekipo-ondasunen Fabrikatzaileen sektoreetan lan egiten dute. Aipatutako sektoreetan CNC mekanizazioa oso garrantzitsua da eta azpikontratazio-prozesu erabakigarri bat.

Beste behin ere, aurrera jarraitzen dugu, dibertsifikazio-prozesuan eta bezero berriak lortzeko prozesuan, bai estatuan, bai nazioartean.

Azpikontratazio topaketaren inguruan informazio gehiago hurrengo estekan.