Feria Subcontratacion zerbimek

Azpikontratazio azoka BEC 2023

Plazer handia da guretzat ekainaren 6,7 eta 8 bitartean bizi izan dugun esperientzia kontatu ahal izatea; izan ere, BEC – Bilbao Exhibition Centren egindako azpikontratazio-azokan erakusketari gisa egon zen Zerbimek. Azoka hau, mekanizazioaren sektoreko azoka erreferenteetako bat da, nazioko zein nazioarteko erakusketari eta bisitariekin.

Gure partaidetza Gipuzkoako Merkataritza Ganberaren eskutik etorri zen, gure mekanizazio zerbitzuak haiekin batera erakutsiz.

Oso harro gaude azokan lortutako emaitzekin; izan ere, askotariko kontaktuak egin genituen, eta bezero eta hornitzaile askoren bisita jaso genuen gure standean.

Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiegu gure erakusketara hurbildu eta eskaintzen ditugun zerbitzuengatik interesa izan zuten pertsona guztiei, hau ez litzateke posible izango zuek gabe!

Feria Subcontratacion zerbimek Feria Subcontratacion zerbimek