Zerbimek Eusko Jaurlaritzak akreditutako 345 enpresa txiki eta ertain berritzaileetako bat

Azpeitian burutu du 345 ETE berritzaile akreditatzeko bosgarren jardunaldia.

Topaketen helburua da 342 ETE euskaldunei enpresa berritzaile gisa Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren akreditazioa ematea SPRI Taldeak eta Innobasquek kudeatzen duten Hazinnova programan parte hartu ondoren. Akreditazio honek enpresek euren jardueretako arlo desberdinetan berrikuntza ezartzearen balioa aitortzen du.

Topaketa honetan Urola Erdia, Urola Kosta, Debabarrena eta Debagoienako 48 enpresek  jaso dute akreditazioa, haien artean Zerbimek, beren produktuetan edo negozio-prozesuetan (fabrikazioa, logistika, merkaturatzea eta administrazioa eta finantzak) berrikuntza sustatzeko neurriak ezarri eta dagoeneko merkatuan duten kokapena hobetzen duten emaitzak lortu ondoren.