2025eko Gipuzkoako enpresa berriaren saria
Eskertuta eta hunkituta sentitzen gara ADEGIk maiatzaren 29an Donostiako Fabrikan emandako “Gipuzkoako Enpresa Berria 2025” Saria jasotzeagatik. Sari hori ADEGIren Batzar Nagusiaren eta Enpresa Egunaren esparruan eman zen, eta euskal enpresa eta erakunde publikoetako pertsona ugari bildu ginen bertan. Ingurune inspiratzaile eta berezi horrek are esanguratsuagoa egin zuen gure taldearentzako aintzatespen hori.
Aintzatespen horrek balioa ematen dio 10 urte baino gutxiagoko ibilbidea duten Gipuzkoan jaiotako enpresa berrien hazkunde-potentzialari, eta ZERBIMEKeko talde osoarentzat aparteko motibazioa da lurraldetik eraikitzen jarraitzeko, konpromisoz, ilusioz eta etorkizunera begira.
Eskerrak eman nahi dizkiogu ADEGIri aitorpen honengatik, eta bide honen parte diren eta elkarrekin hazten jarraitzea posible egiten duten pertsona, bezero eta kolaboratzaile guztiei.
Lanbide Heziketa Dualeko enpresa onenaren saria Gipuzkoan
31. Bilboko Euskalduna Jauregian egin den Enpresa eta Lanbide Heziketa ekitaldiaren edizio honetan, harrotasunez betetzen gaituen aintzatespena jaso dugu: Gipuzkoako Lanbide Heziketa Dualeko enpresa onenaren saria. Proposamena ADEGIren eskutik etorri zen, eta ConfeBaskek eman zigun Lanbide Heziketa Dualean egiten dugun lana aitortzen duen sari hau.
Alain Vivas, gure Industrial Managerrak jaso zuen saria, enpresako hainbat lankiderekin batera. Gainera, graduatu berri ziren ikasleekin hitz egiteko aukera izan zuen bere esperientzia eta aholku batzuk partekatuz, ilusioz bizi dugun unea.
2017an hasi ginenetetik, ikasgelatik harago doan prestakuntzaren aldeko apustua egin dugu, lan merkatuarekin beharrekin modu erreal eta zuzenean konektatuz. Ikuspegi horrek gidatu gaitu hasieratik, eta gure lan egiteko modua definitzen duten balioetako bat izan jarraitzen du.
Eskerrik asko, baita ere, Confebask eta Adegiri aitortza honengatik, eta 2017tik gurekin izan zareten guztioi.
EKINola 2021 saria
Zerbimeken biziki eskertuta eta harro sentitzen gara Miguel Altuna ikastetxeak, Bergarako Udalak eta Urrats Bat programak emandako EKINola 2021 aitortza jaso dugulako.
Izan ere, sari hau EKINola lehiaketaren barruan dago, eta hezkuntza-ingurunetik sortutako enpresa gisa izan dugun ibilbidea eta eskualdeko gizarte- eta ekonomia-sareari egin diogun ekarpena aitortzen ditu. Guretzat, sari hau aintzatespen bat baino askoz gehiago da: talde-lanaren, berrikuntzaren eta sustrai lokalak eta etorkizuneko ikuspegia dituen ekintzailetzaren aldeko apustuaren balioaren erakusgarri da.
Sari banaketa ekitaldia aukera paregabea izan zen, guk bezala, Enpresare proiektuaren parte diren beste ekimen ekintzaileekin espazioa partekatzeko, elkarlanetik eta gertutasunetik ekintzailetza bultzatzen duen sarea.