Ekoizpen-ahalmena indartu dugu

Zerbimeken aurrera egiten jarraitzen dugu berrikuntzarekin eta etengabeko hobekuntzarekin dugun konpromisoan. Azken hilabeteotan urrats estrategiko oso garrantzitsua eman dugu gure ekoizpen eta lehiakortasun gaitasuna indartzeko: Lagun Machinery-ren bi mekanizazio zentro berriem erosketa eta hauetako baten automatizazioa, Nachi MZ12 robotaren bidez. Bai mekanizazio-zentroak bai robota jadanik martxan daude gure instalazioetan.

LAGUN EVZ630, 5 ARDATZETAKO MEKANIZAZIO ZENTROA

Ekipo horietako lehena Lagun mekanizazio-zentroa da, EVZ630, 5 ardatzekoa hain zuzen ere. Doitasun handiko makina da, pieza konplexu eta handiak fabrikatzeko diseinatua, diseinu-aukerak handitu eta mekanizazio-denborak murriztu ditzakena. 850 mm-ko ibilbidea du X ardatzean, 820 mm-koa Y ardatzean eta 610 mm-koa Z ardatzean eta horrez gain, 750 mm-rainoko diametroa eta 450 mm-ko garaiera duten piezekin lan egiteko gai da. Aurrerapen azkarrek eta A ardatzean duen biraketa-mailak, makinak automozioan, aeronautikan, trenbidean, industrian edo ekipo-ondasunetan pieza zorrotzetara egokitzeko duen gaitasuna indartzen dute.

LAGUN L850 MEKANIZAZIO-ZENTROA, ROBOT AUTOMATIZATUAREKIN

Aldi berean, LAGUN L850 mekanizazio-zentro bat sartu dugu, karga- eta deskarga-sistema automatizatua duena, hau dena posible da NACHIren MZ12 robotari esker, GarantBasic teknologiarekin integratuta dagoena. Sistema honek jauzi handia dakar produktibitateari eta baliabideen optimizazioari dagokienez; izan ere, makinak modu autonomoagoan lan egitea ahalbidetzen du, gure taldea balio erantsi handiagoko zereginetan zentratu ahal izateko. Robotak sei ardatz ditu, 1.454 mm-rainoko irismen horizontala eta 10 kg-rainoko karga-ahalmena. Gainera, hautsaren eta zipriztinen aurkako babesa eskaintzen du, fidagarritasuna bermatuz, baita lan-ingurune zorrotzetan ere.

Inbertsio hauekin, enpresaren produkzio-ahalmena indartu dugu, eta beste urrats bat ematen dugu gure prozesuak hobetu ahal izateko. Inbertsio hauek definitzen gaituzten balioekin dugun konpromisoari erantzuten dio: gure bezeroei kalitate gorena eskaintzea eta berrikuntzaren aldeko apustu etengabeari eustea.

2025eko Gipuzkoako Enpresa Berria Saria

Zerbimeken ospakizunetan gaude. Joan den maiatzaren 29an, Adegik Fabrikan antolatutako Enpresaren Egunean, 2025eko Gipuzkoako Enpresa Berriaren Saria lortu genuen. Talde osoarentzat, aitorpen hau hazten jarraitzeko bultzada handia da eta  harrotasun eta bultzada handia da hazten jarraitzeko, hasi ginen ilusio berarekin.

Sari honek Gipuzkoako enpresa gazteen potentziala aitortzen du eta, guretzat, lanean ilusioz eta konpromisoz jarraitzeko izugarrizko motibazioa izan da. 2014an enpresa sortu zenetik, langile bakar batekin soilik, gaur egun 30 langileko enpresa izatera pasatu gara, beti ere teknologian inbertituz, gaitasunak zabalduz eta nazioartekotze bidean urrats sendoak emanez. Hau dena Zerbimek osatzen dugunon ahalegin partekatuari esker lortu dugu. Badakigu aitorpen hau ez dela amaiera bat, etapa berri baten hasiera baizik, eta etapa horretan hobetzen eta hazten jarraitu nahi dugu, betiere etorkizunari begira.

Adegiri eskerrak eman nahi dizkiogu gugan konfiantza izateagatik, bairta gure bezeroei Zerbimeken aldeko apustua egiten jarraitzeagatik eta, bereziki, egunero proiektu hau posible egiten duten lankide guztiei ere.

Sari hau guztiona da, eskerrik asko denoi!

Ekitaldiaren berri gehiago izan nahi baduzue, Adegik argitaratutako albistea irakur dezakezue. Horrez gain, Adegik bideo berezi bat grabatu zigun ekitaldirako, eta bai Afcmec-ek bai Goienak albistearen berri eman zuten ere.

Azpikontratazio Azoka 2025

Ekainaren 3tik 5era, BECen – Bilbao Exhibition Centre egingo den Azpikontratazio Azokan egongo ara. Azoka hori mekanizaioaren sektoreko erreferentea da, eta estatuko zein nazioarteko erakusketariak eta bisitariak ditu.

Beste urte batez, ilusio handia egiten digu ekitaldi garrantzitsu honetan parte hartzeak. CNC mekanizazio integraleko gure soluzioak aukertzen ditugu, eta parte hartzen dugun ekoizpen-prozesu bakoitzean zehaztasunarekin, eraginkortasunarekin eta kalitatearekin dugun konpromisoa erakusten dugu.

3.pabiloian gaude, F06 standean, eta gustura hartuko ditugu bai gurekin lankidetzan ari diren enpresak, bai egiten duguna gertutik ezagutzeko interesa duten kontaktu berriak. Sinergiak sortzeko, ezagutzak partekatzeko eta lankidetzarako aukera berriak aurkitzeko aukera bikaina da.

Atsegin handiz agurtuko zaitugu, esperientziak partekatuko ditugu eta elkarrekin aukera berriak esploratuko ditugu. Zure zain gaude!

azpikontratazio azoka 2025

Enpresare Taldea

Enpresareren & Zerbimeken lankidetza

Enpresarek Bergarako eta inguruko enpresen arteko lankidetza bultzatzen du. Hau lortzeko, elkarteak hainbat enpresa-proiektu eta foro ospatzen ditu. Horrez gain, kideen sarea zabaltzeko helburuarekin, elkartea enpresa berriak erakartzeko lanean ari da une oro. Miguel Altuna LHII bezalako ikastetxeekin ere lan egiten du, eskualdearen prestakuntzaren eta trebetasunaren garapena bermatuz. Azkenik, Enpresarek hitzarmen berria sinatu du Bergarako Udalarekin, hazkundearekin eta etengabeko hobekuntzarekin duen konpromisoa erakutsiz.

ZERBIMEK enpresa-elkarte horren eta beste batzuen parte da, hauen helburua aktiboki inguruko enpresekin lan egitea eta ondorioz sinergiak sortzea izanik. Lankidetza horiei esker, enpresek balio handiagoa eman diezaiokete azken bezeroei, mekanizazio-zerbitzuaren kalitatea hobetzen jarraitzeko aukera ematen baitute.

Enpresa-foro honek balio handiko ekitaldiak egiten ditu eskualdeko enpresentzat, eta horren adibide garbia da Miguel Altunan ospatutako azken ekitaldia, honetan Gotzon Arzelusek IAri buruzko prestakuntza eman zuen eta hau nola integratu enpresetan. Aipatutako zentroaren instalazioetan, Enpresarek Bergarako Udalarekin izandako lankidetza arrakastatsua ospatu zen, baita duela gutxi hitzarmena berritu izana ere. Ekitaldira Enpresare osatzen duten enpresa guztietako ordezkariak joan ziren, ZERBIMEK barne, baita Bergarako Udaleko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak ere.

Enpresare Enpresare

Metalmadrid 2023

Metal Madrid 2023, Zergatik berriro?

Metal Madrid 2023 Azoka ekitaldi garrantzitsua da metalaren eta makineriaren industriaren egutegian. Aurten ere, ZERBIMEKeko taldea AFMrekin batera egongo da azaroaren 15ean eta 16an.

Zergatik egongo gara Metal Madrid 2023an?

✅ Aurreko edizioetan, harreman oso garrantzitsuak ezarri ditugu, eta, ondoren, bezero baliotsuak bihurtu dira, eta gaur egun haiekin lan egiten dugu.

✅Funtsezko beste arrazoi bat da beste enpresa batzuekin konektatzeko aukera ematen digula, ez bakarrik bezero gisa, baita benetako balioa ematen duten hornitzaile gisa ere, gure zerbitzua eskaintzeko azpikontratazioa berebiziko garrantzia baitu. Horri esker, gure mekanizazio-zerbitzua etengabe hobetu dezakegu, gure balio nagusietako bat izanik.

✅Hori gutxi balitz, Metal Madrid erakusleiho bat da, non enpresa askok beren ahalmen guztia erakusten duten. Horri esker, merkatuan dugun posizioa ebaluatu dezakegu, eta gure sektorean abangoardian gaudela berretsi, bai instalazioetan, makinerian edo lantaldean, bai merkatuaren eskaerak asetzen dituzten konponbideak eskainiz.

Feria Subcontratacion zerbimek  Feria Subcontratacion zerbimek

Hori esanda, zaila da Metal Madrid bezalako ekitaldi batera joateko aukerari uko egitea.

Gure mekanizazio-zerbitzuak ezagutu nahi badituzu edo, besterik gabe, bisita egin nahi badiguzu eta lan egin dugun proiektuen adibideak ikusi nahi badituzu, doako sarrera bat lor dezakezu HEMEN.

10. Pabilioian, Metal Madrideko D12 Stand-ean, bisita egitera gonbidatzen zaitugu. Bertan elkar ezagutu, zure beharrak eztabaidatu eta gure mekanizazio-zerbitzuak zure enpresari nola mesede egin diezaiokeen jakin ahal izango duzu.

Espero dugu Metal Madrid 2023 azokan ikustea eta gure irtenbide paregabeak zurekin partekatzea.

👉Doako sarrera

Zerbimek konpainiak bere bideo korporatibo berria aurkeztu du

Beti bezeroari lehentasuna emateko helburuarekin, Zerbimek konpainiak bere instalazioak areagotu ditu eta Arrasaten finkatu da 2020ko urtearen hasieran. Espazio berriak ematen dituen aukera ugariak ikusirik eta «irudi batek mila hitzek baino gehiago balio duela» jakinik, bideoaren bidez bere errealitate berri eta itxaropentsua islatzea erabaki du.

Beraz, Zerbimek konpainiak bere etxean sartzeko gonbitea luzatzen dizu bideoaren bidez. Aurrera!