ZERBIMEK RTVEn

Lanbide Heziketari buruzko lege berriak, 2022an indarrean sartuko denak, LH Duala gehiengoa izatea du helburu. Prestakuntza horrek ikaskuntzaren aldeko apustua egiten du, ordainsaria duen lan-esparru erreal batean.

ZERBIMEKek apustu argia egiten du mekanizazioko LHko ikasleen prestakuntza dualaren alde, ikasle horiek mekanizazio-enpresa batean profesionalki gara daitezen ahalbidetuz.

Jarraian, RTVEk ZERBIMEKi egin dion erreportajea. Klik hemen

Alain Vivas BPTD enpresen-elkarteko batzarreko kide

Alain Vivas BPTD (Basque Precision Technology District) Enpresarien Elkarteko Batzordean kide berria. Elkarteak jarduera industrial berria sortzea bilatzen du, lurraldea doitasun-teknologien nazioarteko erreferente gisa kokatzeko helburuarekin.

Horrelako elkarteek sinergiak sortzeko aukera ematen dute, eta, lankidetzaren bidez, balio handiagoko mekanizazio-zerbitzua eskaintzen diegu gure bezeroei.

BPTD-ren argitarapena LinkedIn-en hemen.

Zerbimek Eusko Jaurlaritzak akreditutako 345 enpresa txiki eta ertain berritzaileetako bat

Azpeitian burutu du 345 ETE berritzaile akreditatzeko bosgarren jardunaldia.

Topaketen helburua da 342 ETE euskaldunei enpresa berritzaile gisa Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren akreditazioa ematea SPRI Taldeak eta Innobasquek kudeatzen duten Hazinnova programan parte hartu ondoren. Akreditazio honek enpresek euren jardueretako arlo desberdinetan berrikuntza ezartzearen balioa aitortzen du.

Topaketa honetan Urola Erdia, Urola Kosta, Debabarrena eta Debagoienako 48 enpresek  jaso dute akreditazioa, haien artean Zerbimek, beren produktuetan edo negozio-prozesuetan (fabrikazioa, logistika, merkaturatzea eta administrazioa eta finantzak) berrikuntza sustatzeko neurriak ezarri eta dagoeneko merkatuan duten kokapena hobetzen duten emaitzak lortu ondoren.

Zerbimek Enpresa Estrategian

Zerbimek zehaztasuneko mekanizatuan espezializatua dago eta bere egoitza Arrasaten du. Frantziako merkatuan hazteko aukera ikusi zuen eta 2018an Gipuzkoako Ganberako IBE programara (Oinarri Esportatzailearen Gehitzea) batu zen, kanpoko merkatuari ekiteko bere gaitasunen inguruko diagnosia egite aldera.
Ikus hemen albiste osoa. ITURRIA ENPRESA ESTRATEGIA

 

 

Zerbimek Goienan

Zerbimek konpainiak 2017an hasi zuen bere ibilbidea bost langilerekin eta gaur egun 17 pertsonek osatzen dute Zerbimek konpainia. Alain Vivasi elkarrizketa egin diote Goienan. Bertan bere hastapenei, urte hauetan guztietan Zerbimek konpainiak izan duen ibilbideari eta konpainiak etorkizunean aurre egin beharreko erronkei buruzko azalpenak eman dizkigu. ITURRIA GOIENA PUBLIERREPORTAJEA.

Artikulua osorik hemen.

 

Zerbimek konpainiak bere bideo korporatibo berria aurkeztu du

Beti bezeroari lehentasuna emateko helburuarekin, Zerbimek konpainiak bere instalazioak areagotu ditu eta Arrasaten finkatu da 2020ko urtearen hasieran. Espazio berriak ematen dituen aukera ugariak ikusirik eta «irudi batek mila hitzek baino gehiago balio duela» jakinik, bideoaren bidez bere errealitate berri eta itxaropentsua islatzea erabaki du.

Beraz, Zerbimek konpainiak bere etxean sartzeko gonbitea luzatzen dizu bideoaren bidez. Aurrera!

ZERBIMEK Arrasaten!

Zerbimek konpainian pabilioi berria inauguratu dugu Arrasateko Markulete industrialdean.

Gure bezeroei eta etengabe hazten ari den lantalde bati esker gure instalazioak espazio gehiago duen leku batera eraman ditugu. Aurrerantzean Arrasaten aurkitu ahalko gaituzu. Harremanetarako gainerako bideak berdin mantentzen dira.

Jarri gurekin zalantzarik gabe harremanetan eta kontsultatu nola gauza dezakegun zure enpresak behar duen proiektu hori. Zuen zain gaude!