Advanced Manufacturing 2025
Berriro itzuliko gara Advanced Manufacturing Madrid-era!
Aurten ere, Zerbimek izango da bertan, metalezko industria, mekanizazioa eta fabrikazio aurreratua biltzen dituen azokan erreferente nagusian. Aurten 10. pabiloian, H33 standean egongo gara, eta gure azken berrikuntzak partekatzeko prest gaude gure stand-era hurbiltzen zareten guztiekin.
Zergatik parte hartzen dugu berriro Advanced Manufacturingen?
Advanced Manufacturing Madrid Espainiako eta Europako berrikuntza industrialaren topagune nagusietako bat bihurtu da. Ekitaldi honek sektoreko liderrak biltzen ditu, euren prozesuen eraginkortasuna eta iraunkortasuna hobetzeko helburuarekin. Zerbimek-en, lankidetzaren eta ingurune honetan sortzen diren harremanen balioaren aldeko apustua egiten dugu. Aurreko edizioetan lehen eskutik bizitako esperientzia onen ondoren, aurten ere itzultzea erabaki dugu.
Gure parte-hartzeak bezero eta bazkideekin harremanak sendotzeko aukera emateaz gain, mekanizazio zehatzean, automatizazioan eta fabrikazio adimendunean ditugun azken irtenbideak aurkezteko aukera ere ematen digu.
Zer aurkituko duzu H33 standean?
Aurten gure taldea teknologia digitalak ekoizpen-prozesuetan nola itengratzen ditugun erakusten egongo da.
Gure standean izango duzu aukera:
-
Gure ekoizpen-gaitasun berriak ezagutu.
-
Benetako prozesu industrialetan aplikatutako automatizazio adibideak ikusteko aukera.
-
Gure mekanizazio zerbitzuaren berritasunak ezagutu.
-
Arrakasta-kasu berriak ikusi.
Industria-sektoreko kide bazara eta zure prozesuak hobetu, baliabideak optimizatu edo fabrikazio adimendunerantz aurreratu nahi baduzu, ezin duzu aukera hau galdu. Etor zaitez 10. pabiloiko H33 standera.
Advanced Manufacturing-en ikusiko dugu elkar!