
2025eko Gipuzkoako Enpresa Berria Saria
Zerbimeken ospakizunetan gaude. Joan den maiatzaren 29an, Adegik Fabrikan antolatutako Enpresaren Egunean, 2025eko Gipuzkoako Enpresa Berriaren Saria lortu genuen. Talde osoarentzat, aitorpen hau hazten jarraitzeko bultzada handia da eta harrotasun eta bultzada handia da hazten jarraitzeko, hasi ginen ilusio berarekin.
Sari honek Gipuzkoako enpresa gazteen potentziala aitortzen du eta, guretzat, lanean ilusioz eta konpromisoz jarraitzeko izugarrizko motibazioa izan da. 2014an enpresa sortu zenetik, langile bakar batekin soilik, gaur egun 30 langileko enpresa izatera pasatu gara, beti ere teknologian inbertituz, gaitasunak zabalduz eta nazioartekotze bidean urrats sendoak emanez. Hau dena Zerbimek osatzen dugunon ahalegin partekatuari esker lortu dugu. Badakigu aitorpen hau ez dela amaiera bat, etapa berri baten hasiera baizik, eta etapa horretan hobetzen eta hazten jarraitu nahi dugu, betiere etorkizunari begira.
Adegiri eskerrak eman nahi dizkiogu gugan konfiantza izateagatik, bairta gure bezeroei Zerbimeken aldeko apustua egiten jarraitzeagatik eta, bereziki, egunero proiektu hau posible egiten duten lankide guztiei ere.
Sari hau guztiona da, eskerrik asko denoi!
Ekitaldiaren berri gehiago izan nahi baduzue, Adegik argitaratutako albistea irakur dezakezue. Horrez gain, Adegik bideo berezi bat grabatu zigun ekitaldirako, eta bai Afcmec-ek bai Goienak albistearen berri eman zuten ere.