Ekoizpen-ahalmena indartu dugu
Zerbimeken aurrera egiten jarraitzen dugu berrikuntzarekin eta etengabeko hobekuntzarekin dugun konpromisoan. Azken hilabeteotan urrats estrategiko oso garrantzitsua eman dugu gure ekoizpen eta lehiakortasun gaitasuna indartzeko: Lagun Machinery-ren bi mekanizazio zentro berriem erosketa eta hauetako baten automatizazioa, Nachi MZ12 robotaren bidez. Bai mekanizazio-zentroak bai robota jadanik martxan daude gure instalazioetan.
LAGUN EVZ630, 5 ARDATZETAKO MEKANIZAZIO ZENTROA
Ekipo horietako lehena Lagun mekanizazio-zentroa da, EVZ630, 5 ardatzekoa hain zuzen ere. Doitasun handiko makina da, pieza konplexu eta handiak fabrikatzeko diseinatua, diseinu-aukerak handitu eta mekanizazio-denborak murriztu ditzakena. 850 mm-ko ibilbidea du X ardatzean, 820 mm-koa Y ardatzean eta 610 mm-koa Z ardatzean eta horrez gain, 750 mm-rainoko diametroa eta 450 mm-ko garaiera duten piezekin lan egiteko gai da. Aurrerapen azkarrek eta A ardatzean duen biraketa-mailak, makinak automozioan, aeronautikan, trenbidean, industrian edo ekipo-ondasunetan pieza zorrotzetara egokitzeko duen gaitasuna indartzen dute.
LAGUN L850 MEKANIZAZIO-ZENTROA, ROBOT AUTOMATIZATUAREKIN
Aldi berean, LAGUN L850 mekanizazio-zentro bat sartu dugu, karga- eta deskarga-sistema automatizatua duena, hau dena posible da NACHIren MZ12 robotari esker, GarantBasic teknologiarekin integratuta dagoena. Sistema honek jauzi handia dakar produktibitateari eta baliabideen optimizazioari dagokienez; izan ere, makinak modu autonomoagoan lan egitea ahalbidetzen du, gure taldea balio erantsi handiagoko zereginetan zentratu ahal izateko. Robotak sei ardatz ditu, 1.454 mm-rainoko irismen horizontala eta 10 kg-rainoko karga-ahalmena. Gainera, hautsaren eta zipriztinen aurkako babesa eskaintzen du, fidagarritasuna bermatuz, baita lan-ingurune zorrotzetan ere.
Inbertsio hauekin, enpresaren produkzio-ahalmena indartu dugu, eta beste urrats bat ematen dugu gure prozesuak hobetu ahal izateko. Inbertsio hauek definitzen gaituzten balioekin dugun konpromisoari erantzuten dio: gure bezeroei kalitate gorena eskaintzea eta berrikuntzaren aldeko apustu etengabeari eustea.