Gipuzkoako Lanbide Heziketa dualeko enpresarik onena

Harro gaude Confebaskek atzo Bilboko Euskalduna Jauregian egindako Enpresa eta LH ekitaldiaren 31. edizioan Gipuzkoako Lanbide Heziketa dualeko enpresa onenaren saria jaso dugula iragartzeaz. Adegiren proposamenari esker lortutako aintzatespen horrek Lanbide Heziketa Dualaren esparruan dugun konpromisoa eta lan ona nabarmentzen ditu. Alain Vivas gure manager industrialak jaso zuen saria, enpresako lankide batzuekin batera. Gainera, Alainek bere esperientzia pertsonalak eta aholkuak kontatzeko aukera izan zuen ikasle graduatu berrien aurrean.

Sari honek gure balio nagusietako bat indartzen du: lan-merkatuaren benetako beharrekin lotzen duten hezkuntza-eredu berritzaileen aldeko apustua egitea, tokiko talentu gaztearen garapenari eta Euskadiko enpresa-sareari bultzatuz.

Ohore handia da Zerbimeken tamainako enpresa batek sari hori jasotzea, horrek erakusten baitu gauzak ondo egiten ari garela. Horregatik, lorpen hori gure kolaboratzaile, ikasle eta bazkide guztiekin partekatu nahi dugu, horiek ahalbidetu baitute gu honaino iristea.

Eskerrik asko, Confebaski eta Adegiri saria emateagatik, Miguel Altuna LHIIri bere etengabeko lankidetzagatik eta 2017tik hona gurekin egon zareten guztioi!

Atzoko ekitaldiari buruz gehiago jakin nahi baduzue, hainbat komunikabidek idatzitako artikuluak irakur ditzakezue: El Correo, El Diario Vasco, Crónica Vasca, EuropaPress, Estrategia Empresarial eta Goiena. Halaber, sari-banaketa dela eta, Goienak erreportaje berezi bat egin digu. Esteka honen bidez eskura dezakezue.