Zerbimek & Aspromec-en lankidetza

Atzo, Aspromec (Mekanizazioaren Lehiakortasunerako Profesionalen Elkartea) elkartearekin dugun harreman berriaren berri eman zen. Oso harro gaude hain garrantzitsua den elkarte batekin harremanak osatzeaz, mekanizazioaren sektorean ezagutza eta baliabide handiak baitituzte.

Aspromec elkarteko kide izateak hainbat aukera emango dizkigu, hauek hain zuzen ere: gure sare profesionala handitzea, sektoreko azkenengo berrikuntzak eskuratu, kalitatearekin dugun konpromisoa indartu eta elkarrekin ikasi eta hazteko aukerak lortu. Lankidetzaren boterean sinesten dugu eta sinergiak sortzeko gogotsu gaude.

Lankidetza berri honekin azpimarratu nahi dugu lankidetza gure nortasun-ezaugarrietako bat dela, Afmec, Bptd, Enpresare eta Bailara enpresa-elkarteekin ditugun harremanek erakusten duten bezala.

Oso eskertuta gaude lankidetza hori ahalbidetu duten pertsona guztiei, elkarrekin mekanizazio-industriaren lehiakortasuna bultzatu ahal izango dugula uste baitugu.

Zerbimek-Aspromec
Zerbimek-Aspromec

 

 

 

 

 

 

Lankidetzari buruz gehiago jakin nahi baduzu, klikatu esteka honetan.