Zerbimek Enpresa Estrategian

Zerbimek zehaztasuneko mekanizatuan espezializatua dago eta bere egoitza Arrasaten du. Frantziako merkatuan hazteko aukera ikusi zuen eta 2018an Gipuzkoako Ganberako IBE programara (Oinarri Esportatzailearen Gehitzea) batu zen, kanpoko merkatuari ekiteko bere gaitasunen inguruko diagnosia egite aldera.
Ikus hemen albiste osoa. ITURRIA ENPRESA ESTRATEGIA

 

 

Zerbimek Goienan

Zerbimek konpainiak 2017an hasi zuen bere ibilbidea bost langilerekin eta gaur egun 17 pertsonek osatzen dute Zerbimek konpainia. Alain Vivasi elkarrizketa egin diote Goienan. Bertan bere hastapenei, urte hauetan guztietan Zerbimek konpainiak izan duen ibilbideari eta konpainiak etorkizunean aurre egin beharreko erronkei buruzko azalpenak eman dizkigu. ITURRIA GOIENA PUBLIERREPORTAJEA.

Artikulua osorik hemen.

 

Zerbimek konpainiak bere bideo korporatibo berria aurkeztu du

Beti bezeroari lehentasuna emateko helburuarekin, Zerbimek konpainiak bere instalazioak areagotu ditu eta Arrasaten finkatu da 2020ko urtearen hasieran. Espazio berriak ematen dituen aukera ugariak ikusirik eta «irudi batek mila hitzek baino gehiago balio duela» jakinik, bideoaren bidez bere errealitate berri eta itxaropentsua islatzea erabaki du.

Beraz, Zerbimek konpainiak bere etxean sartzeko gonbitea luzatzen dizu bideoaren bidez. Aurrera!

ZERBIMEK Arrasaten!

Zerbimek konpainian pabilioi berria inauguratu dugu Arrasateko Markulete industrialdean.

Gure bezeroei eta etengabe hazten ari den lantalde bati esker gure instalazioak espazio gehiago duen leku batera eraman ditugu. Aurrerantzean Arrasaten aurkitu ahalko gaituzu. Harremanetarako gainerako bideak berdin mantentzen dira.

Jarri gurekin zalantzarik gabe harremanetan eta kontsultatu nola gauza dezakegun zure enpresak behar duen proiektu hori. Zuen zain gaude!